Getxo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute hilketa egotzita, Arrigunagako gorpuzkiekin lotura duelakoan

Dirudienez, Barakaldon atxilotu dute gizona, nahiz eta oraingoz Ertzaintzak ez duen horren gaineko datu gehiagorik eman.
Ertzaintza, Arrigunaga hondartzan, giza gorpuzkiak bilatzen
Ertzaintza, Arrigunaga hondartzan, giza gorpuzkiak bilatzen

Astelehen goizaldean 51 urteko gizon bat atxilotu du Barakaldon Ertzaintzak, urtarrilean Arrigunaga hondartzan (Getxo) eta Bilboko itsasadarrean aurkitutako giza gorpuzkiekin zerikusia izan dezakeelakoan. Ertzaintza hainbat egunez aritu zen inguru horretan bilaketa lanetan.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Bizkaiko Ikerketa Kriminalaren Sailak egindako azterketa sakonaren ostean atxilotu dute gizon hori. EITBk jakin ahal izan duenez, atxilotuak lokal bat partekatzen zuen biktimarekin.

Antza denez, Barakaldon atxilotu dute, nahiz eta oraingoz ez duten horren gaineko datu gehiagorik eman.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X