Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motorzale bat hil da Berrizen izandako trafiko istripuan

BI-633 errepidean gertatu da ezbeharra, Ondarroarako noranzkoan.
Moto batek eta kamioi batek talka egin dute Berrizen. Argazkia: EITB Media
Moto batek eta kamioi batek talka egin dute Berrizen. Argazkia: EITB Media

Motorzale bat hil da arratsaldeko lehen orduan Berrizen (Bizkaia) izandako zirkulazio istripu batean.

Hain zuzen ere, ezbeharra BI-633 errepidean jazo da, Ondarroarako noranzkoan. Bertan, moto batek eta kamioi batek talka egin dute.

Horren ondorioz, motoaren gidaria hil egin da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X