Kazetaritza ere gaixotu egin da mundu osoan covid-19 urtean
Prentsa-askatasunaren Munduko Sailkapenak, urtero 180 herrialde eta lurraldetako prentsa-askatasunaren egoera ebaluatzen duenak, erakusten du kazetaritzan jarduteak eragozpen larriak dituela 180 estatuetatik 73tan, Mugarik Gabeko Kazetariek ezarritako rankingaren arabera, eta beste 59 herrialdetan kazetariek beren lana egiteko oztopoak dituzte; beraz, horrek esan nahi du kazetaritza-jarduerak erabat edo partzialki blokeatuta daudela munduaren ia % 75ean.
Hala jaso du urtero Mugarik Gabeko Kazetariak GKEak egiten duen txostenak, informazioa lortu ahal izateko aukera eta eragozpenak neurtzen dira. 2020an, eta 2021eko lehen hilabeteetan, bai pandemiagatik, bai pandemia aitzakia gisa erabili izanagatik, kazetariek itxita izan dituzte bai informazio iturriak bai eta gertaera tokietatik informatu ahal izateko aukerak ere. Txostenak erakusten duenez, gero eta zailagoa da kazetariek gai delikatuak ikertzea eta zabaltzea, batez ere Asian eta Ekialde Hurbilean, baina baita Europan eta Latinoamerikan ere.
Zuritik beltzera, gorritik igaroz
Kazetaritza-osasun onagatik aipagarri dira beste behin herrialde eskandinaviarrak. Norvegia, Finlandia eta Suedia dira oraingoan ere podiumean, Danimarka izanik laugarrena. Alemania atera egin da aurten munduko 12 herrialde baino ez dituen "egoera onaren" eremu zuritik, eskandinaviar herrialdeek kazetaritza-osasun ona baitute. Norvegiak, Finlandiak eta Suediak podiumean jarraitzen dute, eta, Danimarkak, laugarren postuan. Alemania grafikoaren "egoera onetik" atera da aurten, izan ere, "muturreko mugimenduen eta mugimendu konspiratzaileen gertuko manifestariek dozenaka kazetari eraso dituzte" azken hilabeteotan, RSFen arabera.
Espainiak 29. postuan jarraitzen du, "egoera on samarrarekin". Hala ere, prentsa-askatasunean eragina izan dute azken hilabeteetan pandemian informazio-gardentasuna nahi bestekoa ez izateak eta hedabideetan eragin nabarmena izaten ari diren polarizazio politikoaren eraginez eta ultraeskuindarrek bultzatutako "kazetariarekiko gorrotoagatik". Hala esan dute Alfonso Armada Mugarik Gabeko Kazetarien Espainiako ataleko presidenteak eta Edith R. Cachera RSF Espainiako presidenteorde eta RSF Internacional-eko Espainiako korrespontsalak, gaur txostena aurkeztean.

Brasilgoaren (111. postuan, eremu gorrian) gisako adibideek ulertzen laguntzen dute munduko leku batzuetan kazetariek zer baldintzatan lan egin behar duten. Herrialde horretan kazetarien aurkako erasoak areagotu egin dira pandemia hasi zenetik. Ez hori bakarrik, osasun krisiaren kudeaketa "eskasa" estaltzeko, Jair Bolsonaro presidenteak pandemiari buruzko informazioa sistematikoki ezkutatu duela dio txostenak, eta prentsari herrialdeko kaosaren erantzulea izatea leporatu dio. Presidenteak, gainera, informazio faltsuak zabaltzen lagundu du.
Zerrendaren azken postu ilunetan Yibuti, Txina, Turkmenistan, Ipar Korea eta Eritrea daude; horietan zentsura eta informazioaren gaineko kontrola erabatekoak eta itogarriak dira gaur egun.
Sektorearekiko mesfidantza
Kazetaritzaren krisiak, halaber, baditu beste erpin batzuk ere, horien artean kezkagarrienetako bat herritarrek kazetariekiko duten mesfidantza da. Edelman Trust 2021 barometro ospetsuaren arabera, 28 herrialdetan inkestatutako pertsonen % 59k uste du kazetariak nahita saiatzen ari direla publikoa engainatzen, faltsua dela dakien informazioa zabaltzean.
Christope Deloie RSFko idazkari nagusiak sektorea defendatu du eta "kazetaritza desinformazioaren aurkako txertorik onena" dela ohartarazi du. Kazetaritza ekoizpena eta banaketa faktore politiko, ekonomiko eta teknologikoek nahiz kulturalek ere "maizegi blokeatzen" dutela deitoratu du. "Plataforma digitalen eta sare sozialen bidez muga guztiak gainditzen dituzten desinformazio biralen aurrean, kazetaritza da gertaeretan oinarritutako eztabaida publikoaren bermatzaile nagusia".
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.