Iazko ikasturtean 100 jazarpen kasu atzeman zituzten EAEn, % 25 sare sozialen bidez
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikuskaritzak 100 eskola jazarpen kasu atzeman zituen iazko ikasturtean (2019-2020), aurreko ikasturtean baino lau kasu gehiago eta aztertutako 795 kasuen % 12,58n, hain justu. Horrez gain, aipatzekoa da identifikatutako kasu horien % 25ean jazarpena nagusiki internet, sare sozial edo bestelako bitarteko zibernetikoren baten bidez gertatu dela.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak eta Maite Ruiz Hezkuntzako Ikuskaritza zerbitzuko ikuskari nagusiak iazko ikasturteko eskola jazarpen datuak aurkeztu dituzte gaur prentsaurrekoan, Gasteizen, baita azken urteotan izandako bilakaera ere.
Guztira, 795 kasu susmagarri aztertu zituen Hezkuntza Saileko Ikuskaritzak, 2018-2019 ikasturtean baino 40 gehiago.
Azpimarratzekoa da ziberbullying kasuek izan duten gorakada. 2016-2017 ikasturtean kasuen % 17 izan ziren internet, sare sozial eta enparauen bidez egindakoak; iaz, berriz, % 25.
Maite Ruizen aitortu duenez, jazarpen mota hori zabaltzen joan da "ikustezinagoa eta errazagoa" delako, baina ikasleak arlo etikoan hezten gaindi daitekeela azpimarratu du.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) atzeman dituzte kasu gehien, 63. Lehen Hezkuntzan 37 kasu zenbatu dituzte.
Begoña Pedrosa sailbuordearen hitzetan, kasuek gora egin badute gizartearen, eskolen eta ikuskaritzaren "sentsibilizazio maila handiagoagatik" da, ez berez kasu gehiago daudelako. "Susmoa dugun guztietan aztertu egiten da", nabarmendu du.
Gehien gertatzen diren eraso motak honako hauek dira: hitzezko erasoak, bazterketa edo marjinazio soziala, edo eraso fisikoa.
Azken ikasturteko datuez gain, sailburuordeak Bizikasi ekimena ere hizpide izan du, duela lau urte Hezkuntza Sailak abian jarri zuen eskola jazarpenaren aurkako eta bizikidetza positiborako ekimena. Bullying-ari aurrea hartzea eta "mozorroa kentzea" du helburu ekimen honek, ikastetxeak eta ikasleak eurak ere "ahaldunduz".
Horretarako, lau urteko ibilbide honetan, hezkuntza komunitate osoari prestakuntza emateko lan handia egin dela gogorarazi du sailburuordeak. Lehenik, BAT (Bullyingaren Aurkako Taldea) izeneko taldeak sortu ziren eta prestakuntza eman zitzaien. Ikastetxe bakoitzeko talde arduradunak dira hauek. Ondoren, ikastetxe publikoetako irakasle guztien prestakuntzarekin jarraitu zen, baita familien eta irakasle ez diren langileenarekin ere. Jazarpenari aurre egiteko prestakuntza hori, hala eskatu duten itunpeko ikastetxeetan ere eman da.
Bizikasi ekimenaren baitan, elementurik berriena, Hezkuntza Sailak osatu duen bizikidetza positiborako curriculuma izan da, ikasleak ahalduntzeko xedez. Hau da, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBHko 4. mailara arte, ikasleek jazarpena lantzeko eta jorratzeko material espezifikoa dute, ikasle bakoitzak, bere heldutasun mailaren arabera, bizikidetzaren garrantzia landu dezan.
Azkenik, Maite Ruizek azaldu du lehen biktimak zirela ikastetxez aldatzen zirenak gehienbat, orain joera hori aldatu egin da, eta erasotzaileak dira beste eskola batzuetara doazenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Teruelgo aireportua hegazkinez beteta dago, ezin direlako Ekialde Hurbilera itzuli gerraren ondorioz
Ostiral honetan 10 hegazkin komertzial lurreratu dira, gehienak Qatar Airlines konpainiakoak. Teruelgo aireportua 140 hegazkinen aparkaleku izan zen pandemian.
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.