Albiste da
Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritza protokolo berria ari da prestatzen adinekoen egoitzetarako

18:00 - 20:00
Jaurlaritza protokolo berria ari da prestatzen adinekoen egoitzetarako
Jaurlaritza protokolo berria ari da prestatzen adinekoen egoitzetarako, bereziki, txertoa jarri nahi izan ez dutenentzat. Askotan euren bitartez sartzen baita birusa erresidentzietan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X