TEKNOLOGIA BERRIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Araba Encounterrek balantze "oso positiboarekin" amaitu du zortzigarren edizioa

Jardunaldietan parte hartzeko 340 plaza birtualak hasi aurreko egunetan agortu ziren. "Aurreikusitakoaren arabera" egin dira 52 jarduerak.
Kontrol unitatea Arabako Parke Teknologikoan egon da.
Kontrol unitatea Arabako Parke Teknologikoan egon da. Argazkia: EITB Media

Araba Encounterrek 8. edizioa itxi du igande honetan, "intentsitate handiko" hiru egunen ostean. Programatutako 52 jarduerak "aurreikusitakoaren arabera" egin dira, antolatzaileek adierazi dutenez.

340 plaza birtual jarri zituzten parte-hartzaileen eskura eta hasi aurretik agortu ziren guztiak. Hori dela eta, antolatzaileek eskerrak eman dizkiete partaide guztiei, online formatuaren "mugak" gorabehera, "azken hilabeteetan egiten ari diren Encounter ekitaldien edizioei ematen ari diren erantzunagatik".

Halaber, 16 hitzaldi eta prestakuntza konferentzien "maila altua" nabarmendu dute. Besteak beste, adimen artifiziala, ziurtagiri digitalak, zibersegurtasuna eta bideo-jokoak izan dituzte aztergai, eta "jarraipen handia" izan dute streaming bidez. Euskal Encounterreko Youtubeko kanalean daude edonorentzat eskuragarri.

Araba Encounterreko antolakuntzatik azpimarratu duenez, arte digitaleko, software libreko, hardwareko eta jokoetako dozenaka lehiaketatan parte hartu dute zaleek, eta, oro har, "party presentzial baten parametro berberetan" garatu dira.

Gipuzkoa Enconter, Euskal Encounter eta XGN R Encounterren azken edizioetan gertatu den bezala,  Araba Encounter ere online izan da eta parte-hartzaile guztiak etxetik konektatuta egon dira. Antolakuntzak "areto birtualak" prestatu ditu Discord plataformaren bidez jarduerak garatzeko.

Era berean, 'lanpartie' presentzial guztietan erabiltzen duen tresna propioa, partyNet izenekoa, egokitu dute, "internet bidez % 100 erabiltzeko", eta hala, antolatutako lehiaketa guztietan parte hartu ahal izateko.

Aurreko Encounter ekitaldietan bezala, streaminga izan da "hari nagusia" eta, hiru egunetako programa eman da Twitch kanalaren bidez, prestakuntza-jardueren berri emateko, elkarrizketak, erreportajeak eta musika-emanaldiak barne.

Ekitaldia Euskaltel Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren laguntzarekin, SPRIren bidez, eta Arabako Parke Teknologikoan egon da kontrol unitatea instalatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X