EUSTAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko emakumeen % 45 ez dira seguru sentitzen kalean bakarrik dabiltzanean

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek kalean dabiltzanean sentitzen duten segurtasunaren inguruan prentsa oharra argitaratu du ostegun honetan Euskal Estatistika Erakundeak.
EAEko emakumeen % 45 ez dira seguru sentitzen kalean bakarrik ibiltzean
EAEko emakumeen % 45 ez dira seguru sentitzen kalean bakarrik ibiltzean. Irudia: Pixabay

EAEn bizi diren emakumeen % 55,3 baino ez dira seguru sentitzen beren bizilekuetan kalean bakarrik dabiltzanean; gizonen % 84,7k, ordea, ez du kezkarik egoera horren aurrean.

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek kalean dabiltzanean sentitzen duten segurtasunaren inguruan prentsa oharra argitaratu du ostegun honetan Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, horixe baita, hain zuzen ere, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren adierazleetako bat.

Txosten horrek dio EAEn bizi diren 10 pertsonatik ia 7k lasai egiten dutela jarduera hori. Baina segurtasun-sentsazioa asko aldatzen da generoaren arabera: emakumeen % 45 ez dira seguru ibiltzen kalean, eta gizonen % 84,7, berriz, arazorik gabe, 2019ko datuen arabera.

Aurreko urtearekin alderatuta (2018), segurtasun-sentsazioak gora egin du bi taldeetan (% 50,5 eta % 78,4, hurrenez hurren), baina 2014arekin alderatuz gero, egoerak okerrera egin du, emakumeen segurtasun-sentipena 10 puntu jaitsi baita.

Hala, duela zazpi urte, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi ziren pertsonen % 76,3 seguru ibiltzen ziren kalean; ehunekoa, baina, % 65,6ra jaitsi zen emakumeen artean eta % 87,8ra gizonen artean.

Seguruen Gipuzkoan sentitzen dira; alabaina, adierazlea okerragoa da 2019an 2014an baino: % 78,2 eta % 72, hurrenez hurren. Araban, lasai paseatzen duten pertsonen ehunekoa % 76,2tik % 69,6ra jaitsi da, eta Bizkaian, berriz, % 75,2tik % 67,8ra.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X