Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Kasedako hilketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kasedako hilketa hirukoitzagatik akusatutako batek esan du ez duela ezer gogoratzen

18:00 - 20:00
Kasedako hilketa hirukoitzagatik akusatutako batek esan du ez duela ezer gogoratzen
"Ez naiz ezertaz gogoratzen", adierazi du. "Denbora gutxian amaitu zen dena" eta ezin du gertatutakoaren inguruko xehetasun gehiago eman, une horretan "burua lainotuta" zuelako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X