DESAGERTUTAKO PERTSONAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Onik aurkitu dute Markina-Xemeinen falta zen 82 urteko gizona

Astelehen iluntzean paseotik itzuli ez zela ikusita, senideek desagerpena salatu zuten. Hiru egun aritu dira gizonaren bila.
Markina-Xemeinen falta den 82 urteko gizona onik agertu da.
Markina-Xemeinen falta den 82 urteko gizona onik agertu da. Irudia: Cruz Roja Bizkaia

Astelehenetik Markina-Xemeinen falta zen 82 urteko gizona egoera onean aurkitu dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gizona sasi batzuetan erorita zegoen, mugitu ezinik.

Familiak astelehenean eman zuen desagerpenaren berri; izan ere, arratsaldean paseo bat ematera irten zen, baina iluntzean itzuli ez zela ikusita, senideek desagerpena salatu zuten.

Hiru eguneko bilaketaren ostean, ostegun honetako 12:00ak pasata, herritar batek Jose aurkitu du, sasi batzuetan erorita, Markina-Xemein inguruan.

Ertzaintzaren hainbat unitate, Gurutze Gorria eta DYA aritu dira bilaketa lanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X