lan istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat hil da Jaurlaritzaren egoitza nagusian eskailera batetik erorita

Ezbeharra atzo, asteartea, gertatu zen, Gasteizen. Gizona larri zauritu zen eta ospitalera eraman zuten. Ordu batzuren buruan, hil egin dela baieztatu dute.
Goizean, Jaurlaritzaren egoitza nagusian egin duten elkarretaratzea.
Goizean, Jaurlaritzaren egoitza nagusian egin duten elkarretaratzea. Irudia: @LAB_Jaurlaritza

Jaurlaritzaren egoitza nagusian, Gasteizen, eskailera batetik erorita atzo larri zauritu zen gizonezkoa hil egin da asteazken honetan, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

Ezbehearra arratsaldeko 14:00ak aldera gertatu zen, Gasteizko Lakua auzoko Jaurlaritzaren eraikinean.

Gizonezkoa eraikin bateko eskailera batetik erori zen eta larri zauritu zen. Ondorioz, Santiago Ospitalera eraman zuten anbulantzian.

Ertzaintza eta Osalan gertatutakoa ikertzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X