EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alerta laranja beroagatik Erriberan eta abisu horia Nafarroa erdialdean

Termometroak 39 ºC-ra igoko dira Erribera hegoaldean, eta 36 ºC Lizarra inguruan. EAEn ere bero egingo du, barnealdean batez ere, baina ez da abisu berezirik igorri.
Gizon bat Iruñeko ibai baten bazterrean.
Gizon bat Iruñeko ibai baten bazterrean. Artxiboko argazkia: EFE

Zeru garbiak eta hego haizeak tenperaturak nabarmen igotzea ekarriko du, hainbeste, Erriberan alerta laranja ezarri dutela beroagatik, bertan, 39 ºC-raino iritsiko baitira termometroak, aurreikuspenen arabera.

Aemet Estatuko Meteorologia Agentziak alerta laranja ezarri du 14:00etatik 21:00etara, izan ere, termometroak 39 ºC-raino igo daitezke, batez ere Erribera Beherean. Gainera, Foru Erkidegoaren erdialderako abisu horia egongo da indarrean, kasu honetan 36 ºC-ko maximoak espero baitira. Iruñea eta Lizarra inguruetan 36-37 gradura iritsi daiteke tenperatura eta 39ra Tuteran.

EAEn, Euskalmetek ez du aparteko abisurik igorri, baina eguna beroa izango da, batez ere barnealdean eta Araban.  Tenperatura maximoak 34 ºC-ra iritsi daitezke Arrasaten (Gipuzkoa), Gasteizen edo Laguardian (Araban).  Halere, beroaldiak gutxi iraungo du, izan ere, asteartearekin batera fronte hotz bat sartuko da gure lurraldean eta euria ekarriko du, tenperaturak ere asko jaitsiko dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X