Ingurumena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Esako Mina Muga proiektuaren emakida deitoratu du Ekologistak Martxanek

Talde ekologistak salatu du horrek “zenbait hutsune garrantzitsu” dituela eta horiek eragin handiak izan ditzaketela ingurumenean.
Mina Muga proiektuaren mapa. Argazkia: Ekologistak Martxan.

Nafarroako Ekologistak Martxan taldeak deitoratu egin du Espainiako Gobernuak Mina Muga proiektua martxan jartzeko meatze-kontzesioa eman izana Geoalcali enpresari. Izan ere, talde ekologistaren arabera, proiektu horrek "hutsune handiak izaten jarraitzen du" eta "ingurumenean eta segurtasunean ondorioak" izan ditzake.

Talde ekologistak ohar batean gogorarazi duenez, ustiapen-baimena lortuta, bost urte baino gehiagoko prozesu bat itxi da, eta, horretan, "harrigarria bada ere, behin baino gehiagotan jatorrizko proiektua zuzentzen eta aldatzen utzi zaio enpresari"; izan ere, taldearen iritziz, proiektua hasieran baztertu behar zen, "gabezia tekniko larriak zituelako", eta, gaur egun ere, "konpondu gabe daude". Horren adibide gisa aipatu dituzte, besteak beste, "galerien hondoratze arazoak edo eragindako sismikotasuna".

Kontuak horrela, ekologistek gaineratu dute proiektua geldiarazteko aukera bakarrak direla orain enpresa ustiatzaileak obra martxan jartzeko dirurik ez izatea edo proiekturako eroslerik ez aurkitzea.

Ingurumen-arazoak iragarri dituzte

Esako meatze-proiektuak aldeko Ingurumen-inpaktu txostena jaso zuen 2019an, eta meatze-emakida iragan uztailaren 1ean. Hala, enpresak iragarri duenez, gainazalean hondakinik gabeko munduko lehen potasa-meategia garatuko dute, Zangoza (Nafarroa) eta Undues de Lerda (Zaragoza) udalerrien artean. Horren aurrean, Ekologistak Martxanek salatu du "enpresaren gaitasun teknikoaren faltaz hitz egin den arren", horrek hainbat erakunde eta elkarterekin "elkarlanean" aritu dela "ingurumenaren aldetik bere irudia zuritzeko".

Hala, orain, Mina Mugak arazoak sortuko dituela iragarri dute ekologistek, "ur asko" beharko duelako, "hondakin asko" sortuko dituelako eta, enpresak dioenez, galeriak betetzeko berrerabiliko dituztelako. Halaber, taldeak deitoratu du proiektuak Loiti failari eta Esako urtegiari eragingo diela, eta materialen garraiorako trafiko astuna "izugarri" handituko duela ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X