Programa alternatiboa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Plentziak bertan behera utzi ditu jaiak, baina kultur ekintzen aldeko apustua egin du udan

Udaleko Jai Sailak, Jai Batzordeak, Kultura Sailak eta hainbat gizarte eragilek "adin eta gustu guztietarako jarduerak" biltzen dituen programa bat jarri dute martxan.
Plentzia. Argazkia: Google Maps.
Plentzia. Argazkia: Google Maps.

Plentziak (Bizkaia) bigarren urtez jarraian bertan behera utzi ditu herriko jaiak, covid-19ak eragindako pandemiagatik. Hala ere, Udalak aurreratu duenez, kultur jardueren agenda bat antolatu du udan, zehar garatuko dena.

Udalak eta Jai Batzordeak erabakia hartu dute, eta, "pairatzen den egoera epidemiologiko delikatuaren aurrean, arduratsuena jaien ospakizunari uko egitea eta pandemiaren aurkako borrokan egiten ari den lana arriskuan ez jartzea" dela adierazi dute.

Hala ere, Udaleko Festa Arloa eta Jai Batzordea Kultura Sailarekin eta herriko eragile sozialekin lanean ari dira irailera arte luzatuko den kultur programa martxan jartzeko. Programa horrek "adin eta gustu guztientzako jarduerak" izango ditu, "uda herrian dinamizatzeko".

Horretarako, formatu murriztuekin eta edukiera mugatuekin lan egingo da, eta hitzordu guztietarako covidaren aurkako protokolo bat ezarriko da, une bakoitzean indarrean dauden osasun-araudi eta -gomendioak zorrotz betetzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X