Auzitegi Gorenak onartu egin du etxeratze agindua Aragoiko lau udalerritan
Albiste gehiago gizartea
EHUk astelehenean hasiko du 2025-26 ikasturterako graduko ikasleen matrikulazioa
20.638 aurre-inskripziorekin ekingo dio matrikulazio epeari. EHUk 106 gradu eskainiko ditu datorren ikasturterako, guztira 8.789 plaza. Katalogo osotik, Biomedical Engineering, osasun arloko graduak eta gradu bikoitzak dira interes gehien pizten dutenak.
Gizon bat ikertzen ari da Artikutzako aztarnategi megalitikoan egindako kalteengatik
Inguruan baso-lanak egiten ari zen ibilgailu astun bat babestutako leku batean sartu zen, kalte ikusgarriak eraginez.
Loiutik abiatu dira aurtengo Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartuko duten boluntarioak
Hainbat euskal GKE-k Bolivia, Kolonbia, Ekuador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Peru, Ginea eta Senegalen dituzten proiektuetan parte hartuko dute. Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak 31 urte bete ditu eta ekimenetik 2.500 gazte baino gehiago igaro dira.
Lau ertzain zauritu dira Ordizian, hainbat pertsonak eraso eginda
Gizon bat atxilotu dute agintaritzaren aurkako atentatua eta lesioak egotzita. Ertzain-etxera eraman dute, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak egitera.
Zezen batek Santo Domingon korrikalari bat adarkatu duen unea
La Palmosilla ganadutegiko zezen batek hankan zauritu du Puçol (Valentzia) herriko 27 urteko korrikalari bat. Jendeak txalo artean agurtu du zauritua, anbulantzian eraman dutenean.
Mingain urdinaren foku aktibo bat atzeman dute Arrasaten
Hala ere, gizakiok ez dugu mingain urdinaz kutsatzeko arriskurik, ez animaliekin kontaktuan egonda, ezta haragia janda ere.
Baionak igande honetan agurtuko ditu bestak, jendetza bildu ondoren
Baionako bestak ohi baino bi aste lehenago hasi ziren asteazken gauean, herriko etxeko balkoitik giltzak jaurtiz bost gau eta lau eguneko parranda abiatzeko.
Ikusi berriz uztailaren 13ko entzierroa
2025eko sanferminetako uztailaren 13ko entzierroa, Orainen.
Entzierro jendetsu eta azkarra, La Palmosillarena, une arriskutsuekin
La Palmosilla ganadutegiko zezenek entzierro azkarra eta arriskutsua egin dute uztailaren 13 honetan, sanferminetako azken-aurreko entzierroan. Orain arte zabaldutako partearen arabera, sei korrikalari zauritu dira: hiruk adarkada jaso dute (hanka batean batek, bizkarrean bigarrenak eta genitaletan azkenak), eta beste batek zauria zuen lepoan. Igandea izaki, lasterketa jendetsua izan da, eta, ondorioz, oso leku gutxi egon da korrikaldietarako, eta zezenek lasterkari asko harrapatu dituzte leku gorabeheratsuenetan, Santo Domingon, Mercaderes eta Estafeta arteko bihurgunean eta zezen-plazaren sarreran. Hala ere, bi minutu eta erditik beherako denborarekin egin dute ibilbidea. Zaurituak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte. Horietako hiruk adarkada bana zuten. Bik Santo Domingoko tartean jaso dute adarkada (batek ezkerreko hankan, beste batek perineoan), eta hirugarrenak Mercaderesen (gerrialdean). Beste batek azaleko zauri bat zuen lepoan. Puçol (Valentzia) herriko 27 urteko gizon batek jaso du adarkada hanka batean, eta pronostiko erreserbatua du. Mercaderesen, ezkerreko saihetsetan adarkada bat jaso du San Sebastian de los Reyes (Madril) herriko 22 urteko mutil batek, eta horrek ere pronostiko erreserbatua du. Atarrabiako (Nafarroa) 31 urteko gizon batek eskrotoan jaso du adarkada, eta laugarren adarkatua Olaberriko (Gipuzkoa) 19 urteko mutil bat da, lepoan zauri arina zuena. Bi zaurituk kolpeak jaso dituzte Telefonicako tartean, batek toraxean eta besteak beso batean.
Melgosa: "Gure gazteen harrobia zaindu ez ezik, ordaindu ere egin behar zaio"
Gazteen talentuari buruz mintzatu da Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Kirol sailburua, Radio Euskadin egindako elkarrizketan. "Gure gazteriaren hezkuntzan egindako inbertsioak Euskadin geratu behar du, soldata duinak ordainduta", aldarrikatu du.