Albiste da
Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eivissako gau giroa itxita, bestelako uhartea deskubritzeko uda perfektua da

18:00 - 20:00
Eivissako gau giroa itxita, bestelako uhartea deskubritzeko uda perfektua da
Diskotekak itxita daude, eta ostalaritzak 01:00etan ixten du Eivissan. Pandemia garaian, turismo familiarra areagotu da, baina jaia nahi duenak aurkituko du. Gauero egoten dira festa pribatuak txalet eta itsasontzietan, eta 50 eurotik gora ordaintzen da sarrera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X