Afganistan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Talibanen heriotza mehatxuak direla eta, Zainab eta Nassim ihes eginda daude Afganistandik

18:00 - 20:00
Talibanen heriotza mehatxuak direla eta, Zainab eta Nassim ihes eginda daude Afganistandik
Talibanen heriotza mehatxuak direla eta, bikoteak Afganistandik egin du ihes. Euren familiak ezkutatuta daude Afganistanen; lotura politikoak dituzte eta beldur dira. Talibanek emakumeei ez die utziko ez ikasten ez lan egiten, Zaiben ustetan. Etorkizunik ez dagoela deritzo.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X