Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

12 urteko neska bat jazarri dute Gasteizen LGTBIren aldeko poltsa bat eramateagatik

Aitak deitoratu egin du alabak poltsa etxean utzi izana, beldurrez, baina berak atera du kalera LGTBI kolektiboaren banderaren koloreak dituen poltsa, alabaren alde, eta horrek sare sozialetan eztabaida piztu du.

Gasteizko 12 urteko neskato batek bi aldiz jasan du adingabe talde baten jazarpena ostadarraren koloreko poltsa bat eramateagatik, Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiak jakitera eman duenez.

Gertakaria joan den astean jazo zen, Arabako hiriburuko parke batean. Neskatoa bere kuadrillarekin joan zen, eta, LGTBI kolektiboaren koloredun poltsa zeramala ikusita, beste neska-mutil batzuk jazartzen hasi zitzaizkien, eta, ondorioz, handik alde egin behar izan zuten.

Egoera bera errepikatu zen Zabalgana auzoko parke berean igandean, eta, horren aurrean, adingabearen aitak salatu egin du sare sozialetan eta gertatutakoaren berri eman dio Ikusguneri.

Neskatoaren aitak deitoratu egin du alabak poltsa etxean utzi izana, beldurragatik, baina berak atera du kalera LGTBI kolektiboaren banderaren koloreak dituen poltsa, alabaren alde, eta horrek sare sozialetan eztabaida piztu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X