Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BioNTechek 5 eta 11 urte arteko haurrentzako txerto bat iragarri du

Alemaniako 12 urtetik beherako umeak izango dira lehenak dosi horiek hartzen, eta laster mundu osora zabalduko dute.
Txertoa Pfizer enpresarekin sortutako berdina da. Argazkia: EFE.
Txertoa Pfizer enpresarekin sortutako berdina da. Argazkia: EFE.

BioNTech enpresa alemaniarrak, Pfizer farmazialari estatubatuarrarekin batera, covid-19aren aurkako txertoetako bat garatu du, eta, orain, 5 eta 11 urte arteko haurrentzako beste bat prestatu du. Enpresak aurreikusi dutenez, prestakina urriaren erdialdetik aurrera eman ahal izango zaie Alemaniako adingabeei.

"Datozen asteetan aurkeztuko dizkiegu mundu osoko agintariei 5 eta 11 urte bitarteko adingabeei buruz egin dugun azterketaren emaitzak, eta txertoa emateko baimena eskatuko dugu, baita Europan ere", adierazi du Özlem Türeci BioNTech enpresaren sortzaileetako batek.

Spiegel egunkariak gaur aurreratu duenez, ekoizpena prestatzen ari dira eta txertoa orain arteko berdina izango da, baina dosifikazio txikiagoarekin.

Ugur Sahin BioNTechen sortzaileetako batek azaldu duenez, ikerketaren emaitzak mahai gainean daude dagoeneko, eta orain agintari arautzaileentzat baino ez dira prestatu behar. Era berean, urtearen amaierarako sei hilabetetik aurrerako adingabeei buruzko azterketa-datuak eskuragarri izatea espero dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X