Elikagaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontsumitu ez duten janaria etxera eramateko aukera eskaini beharko zaie bezeroei tabernetan eta jatetxeetan

Elikagaiak botatzea ekiditeko lege-proiektu berria onartu du Espainiako Gobernuak. Elikatze-katean parte hartzen duten eragile guztiei zuzendutako neurriak bildu ditu araudian.
Bezeroentzako mahaia prest jatetxe batean.
Bezeroentzako mahaia prest jatetxe batean.

Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak elikagaiak alferrik galtzea eta xahutzea ekiditeko lege-proiektua onartu du. Elikatze-katean parte hartzen duten eragile guztiei zuzendutako neurriak bildu ditu araudian, ekoizpenetik hasi eta kontsumitu arte.  

Araudi berriaren arabera, ostalaritzako establezimenduetan nahiz jateko eta edateko zerbitzua eskaintzen duten edozein lokaletan, kontsumitu ez duten janaria etxera eramateko aukera eman beharko zaie bezeroei.

Aukera hori eskaintzeagatik ezingo dute gehiago kobratu eta modu argian adierazi beharko dute, kartan edo menuan idatzita.

Horrez gain, elikatze-katean parte hartzen duten eragile guztiek janaria galtzea saihesteko prebentzio-planak landu beharko dituzte eta, besteak beste, soberan gelditu zaizkien elikagaiak irabazi asmorik gabeko enpresei eta elikagai-bankuei eman beharko dizkiete.

Baldintza hori catering edo jantoki zerbitzua eskaintzen duten erakundeetan, osasun zentroetan, ikastetxeetan eta erresidentzietan ere aplikatuko dute.   

Dohaintzak egiteko, elikagaiak ekoizten dituzten enpresek, merkataritza establezimenduek nahiz ostalariek hitzarmenak sinatu beharko dituzte soberan gelditu zaien janaria jasoko duten elkarteekin. Itun horretan zehaztuko dute elikagaiak biltzeko eta garraiatzeko irizpideak.  

Horrez gain, saldu ez diren elikagaiekin zukuak, marmeladak edota kremak egiteko erabili beharko dira.

Soberan gelditu den janaria kontsumitzeko moduan ez badago, aukera ezberdinak planteatzen ditu zakarrontzira botatzea saihesteko, hala nola animalientzako janaria prestatzeko, nekazaritzarako konposta egiteko  edo biogasa lortzeko erabiltzea.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X