Euskadiko Osasun Sailak elikadura-gida berria sortu du
EAEko 2 eta 17 urte bitarteko mutikoen % 8k eta neskatoen % 5,7k obesitatea dute. Hori prebenitzeko, Osasun Sailak familietan elikadura osasuntsua sustatzen duen proposamena argitaratu du. Basque Culinary Centerrek prestatutako zenbait menu eta errezeta biltzen ditu, hala nola egosi eta birrindutako arrautza menestra edota artozko hanburgesak. Gainera, gaztelaniaz eta euskaraz gain, beste hizkuntza batzuetan ere dago eskuragarri (frantsesez, ingelesez, txineraz, arabieraz, portugesez eta errumanieraz), eta menuetarako alternatiba beganoak eskaintzen ditu.
Gida bi zatitan banatuta dago: batean, irudi baten bidez elikagai talde desberdinak eta egunean bakoitzeko zenbat jan gomendatzen du; bestean, lau astetarako menuak proposatzen ditu, elikagai-taldeak kontuan hartuz. Azken horiek hiru sekziotan banatzen dira: fruta eta barazkiak (% 50), proteinak (% 25) eta zerealak eta patatak (% 25).
Gida horri “Mangolsen bidaia” umeen obesitatea jorratzeko joko interaktiboa batu behar zaio, teknologia berriak eta aurrez aurreko kontsultak batzen dituena. Egun, Pediatriako 44 profesionalek erabiltzen dute, baina urte amaierarako profesional gehiagok erabiltzea espero dute.
Tresna hori martxan jarri zenetik, EAEko tratamendua hasi duten 90 familietako 20k amaitu dute, eta hasierako emaitza oso onak izan dituzte: tratatutako umeen osasun fisikoaren eta emozionalaren pertzepzioa hobetu egin da, eguneroko jarduera fisikoa handitu da, gorputz-masaren indizea jaitsi da eta aldaketak izan dira familia osoaren elikadura-ereduetan.
Programa horren alderdi berritzailea da metodologiak Serious Games tresna jasotzen duela; jolas moduan, umeak eta familiak ahalduntzea du helburu, eta pazientea aditu bihurtzea. Horretarako, besteak beste, nutrizioari, elikadurari, jarduera fisikoari, autoestimuari, aisia aktiboari edo etiketen irakurketari buruzko ezagutzak ematen zaizkie. Jolasean pazientearen historia digitala dago integratuta, eta horrek aukera ematen dio profesional sanitarioari bilakaera monitorizatzeko.
Mangolsen Bidaiak “mHealth Hub” Berrikuntzako eta Ezagutzako Europako Hub-aren interesa piztu du. 2020an, Osasun-arloko Alfabetizaziorako Esku-hartze Onenaren saria jaso zuen, Berrikuntza Teknologikoaren eremuan, eta beste hiru sari lortu zituen 2019an.
Zure interesekoa izan daiteke
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.
Imsersok iazko formula bera erabiliko du 2026-2027 denboraldian: bidaiak 50 eurotan eta maskotarekin bidaiatzeko aukera
Ia 900.000 plaza eskainiko dira orotara, eta horietatik 7.400 baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat erreserbatu dira, 50 euroko prezioan. Bidaiak irailaren 14tik 15era bitartean merkaturatuko dira.
Iruñeko Udaltzaingoaren ustez, gidariak giza akats bat egin zuen Nabarreriako kamioiaren istripuan
Gidaria ibilgailutik jaitsi zen kamioia itopuntuan zuela eta esku-balazta aktibatu gabe, Iruñeko Udaltzaingoak epaitegira bidalitako atestatuaren arabera. Hasiera batean balaztari eragin ziola ziurtatu zuen, baina gero adierazi zuen ez zuela argi gogoratzen.
Hil egin da Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatutako mutiko bizkaitarra
Ezbeharra pasa den larunbatean gertatu zen, eta, harrezkero, Gurutzetako ospitalean egon da larri.
Zuzenean: Balearen Desfilea
Balearen desfileak kolorez jantziko du Bilbo. Gaztetxoenei zuzendutako ekitaldiak hiriko kaleak zeharkatuko ditu milaka lagunek lagunduta.