Korrika-AEK kultur sorkuntzarako bekarako proposamenak aurkezteko epea, zabalik
Zabalik dago Korrika-AEK kultur sorkuntzarako beka deialdian parte hartzeko dokumentazioa aurkezteko epea, eta 2022ko urtarrilaren 31ra arte eman ahalko da izena. Euskal sortzaile ororentzat izango da beka, diziplina anitz edo bakarra bil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute, AEKtik azaldu dutenez.
Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. Korrikako kultur egitarauan aurkeztuko da emaitza, 2023ko azarotik 2024ko apirilera, hain zuzen.
Datorren urtekoa, beste modu batera
Hori dela eta, tartean izango den 22. Korrika 2021eko azaroan aurkeztuko dutenez, kultur eskaintza beste era batean osatuko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauriarrek bigarrenez gaitzetsi dute Amaiaren hilketa matxista
Udalak deituta, elkarreratze isila egin dute eguerdian Azaroak 25 plazan, sortzez Berangokoa zen 44 urteko emakumearen hilketa salatzeko. Hain justu, Berangoko Udalak beste bilkura bat deitu du astearterako.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. Ikerketaren iturriek EITBri baieztatu diotenez, urruntze agindu bat zegoen indarrean, baina atxilotuak askotan urratzen zuen.
17 urteko mutil batek polizia-kontrol batetik ihes egin du asegururik eta IATrik ez zuen auto batekin, Beriainen
Adingabeak giltzak ostu zizkion amari, eta jazarpen arriskutsu baten ostean, egindakoa "Instan argitaratuko ote zen" galdetu zien agenteei.
Adingabe bat sastatzeagatik Murgian atxilotutako bost gazteek polizia-etxean jarraitzen dute
Erasoa ostegun arratsaldean gertatu zen, Gasteizko Oto etorbidean.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, indarkeriaz egindako lapurreta bat artatzera joandako udaltzainei labanaz mehatxu egitea egotzita
Agenteak taser pistola bat erabiliz saiatu ziren hura geldiarazten, eta ez zutela lortzen ikusita, tiro egin zioten hanka batean. Atxilotua Gurutzetako Ospitalera eraman zuten gero, baina arriskutik kanpo dago.
Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, talde feministek deituta
2026an bi dira jada Euskal Herrian hildako emakumeak, eta horrek agerian uzten du, euren ustez, indarkeria matxistak jarraitzen duela gizarteko gaitz nagusietakoa izaten. Basauriko Asanblada Feminista eta Emakumeok Bat Koordinadora (Basauriko Emakume Elkarte eta Elkarte Feministen Federazioa) talde feministek deitu dute elkarretaratzea.
Itzurun hondartza, mikroplastikoz beteta
Azken egunotako denboraleen ondorioz, mikroplastikoz beteta agertu zen atzo Zumaiako Itzurun hondartza. Naiara Malave Euskal Kostaldeko Geoparkean ekoturismoa egiten duen Begi Bistan enpresako kideak esan du arazoa mundu mailakoa eta azken hamarkadetako plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioetako bat dela.
Asier Iragorri, Basauriko alkatea: "Gaur egun ere entzuten dira indarkeria matxista existitzen ez dela dioten diskurtsoak"
Basauriko alkateak "irmo" gaitzetsi du udalerrian izandako hilketa matxista, eta deitoratu duenez, oraindik ere entzuten dira herritarren artean indarkeria matxista ez dela existitzen dioten diskurtsoak edo arazoari garrantzia kentzen diotenak. Horregatik, horren ustez, arlo guztietatik lan egin behar da horri aurre egiteko.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.