Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gerra Zibileko obus bat agertu da Legutioko obra batean

Ertzaintzak indargabetu du dagoeneko. Langile batek topatu zuen jaurtigaia. 44,5 kiloko artilleria-pieza bat zen, eta 4.230 gramo trilita zituen.
Langile batek Gerra Zibileko obus bat aurkitu du Legutioko obra batean. Argazkia: Ertzaintza
Langile batek Gerra Zibileko obus bat aurkitu du Legutioko obra batean. Argazkia: Ertzaintza

Ertzaintzak Gerra Zibileko obus bat indargabetu du. Behargin batek aurkitu zuen Legutioko (Araba) obra batean.

44,5 kiloko, 630 milimetro luzerako eta 144 milimetro kalibreko artilleria-pieza bat zen, eta 4.230 gramo trilita zituen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Obrako langile batek obusa topatu zuen iragan astelehenean, 15:00ak aldera. Beharginak Ertzaintzari abisua eman zion.

Artilleriako jaurtigaia lehertu barik zegoela egiaztatu eta zonaldea sokaz inguratu zuten ertzainek.

Ondoren, Ertzaintzako artezilariek jaurtigaia Berroziko instalazioetara eraman zuten, bertan zartarazteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X