Ipar Euskal Herria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiriburuko Aturri kolegioa lau orduz itxi dute, "norbait legez kanpo sartu" delakoan

Ikasleak "onik" egon dira ikastetxe barruan. "Badaezpada" inguruan aparkatuta zeuden bi auto zartarazi dituzte, eta 15:00ak aldera, operazioa bukatutzat eman du Jendarmeriak, bilatzen zituzten bi pertsonak aurkitu gabe.
18:00 - 20:00
Hiriburuko Aturri eskolak perimetralki itxita jarraitzen du ''legez kanpo norbait sartu'' delakoan

Jendarmeriak Hiriburuko (Lapurdi) Aturri kolegioa perimetralki itxi du lau orduz "legez kanpo norbait sartu" delakoan, baina ez dute inor topatu. Ikasleak eraikinaren barruan egon dira tarte guztian, "onik", Pirinio Atlantikoetako Prefekturak jakinarazi duenez.

11:00ak baino apur bat lehenago piztu da alerta, eta Jendarmeriak segurtasun plana (PPMS delakoa) jarri du martxan. 15:00ak aldera, alerta bertan behera geratu dela iragarri du Philippe Le Moing-Surzur Baionako suprefetak.

Jendarmeak eta Armadako soldaduak bertaratu dira operazioan parte hartzeko. Ikastetxea goitik behera miatu dute, "zailtasunik gabe". Philippe Le Moing-Surzur Baionako suprefetaren arabera, bi pertsonaren bila aritu dira, baina ez dituzte topatu. Ikerketak zabalik dirau.

Ikasleak, 700 bat, "onik" egon dira ikastetxe barruan, zegokien ikasgelan, maisu-maistrekin batera.

Prefekturak telefono zenbakia jarri du (05 59 82 22 01) ikasleen familiei informazioa emateko, eta eskatu die eremura ez hurbiltzeko. Senitartekoak Baionako Ikea dendaren aparkalekuan bildu dira, gertakariak bertatik bertara ezagutzeko.

13:15 aldera, militar bat hurbildu zaie eta "lasai" egoteko esan die senitartekoei: "Zuon haurrak ez daude arriskuan".

Handik gutxira, Prefekturak jakinarazi du "badaezpadako bi leherketa" egin dituztela susmagarriak ziren eta kolegio inguruan aparkatuta zeuden bi autoren harira. Ez da inor zauritu. Suprefetaren hitzetan, ibilgailuen jabeak nortzuk diren egiaztatu nahian dabiltza.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X