Logistika, korapilatuta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bide guztiek garamatzate Txinara

Hornigaien krisiak eta mundu mailan logistika katean izaten ari den korapiloak herrialde harekiko dagoen dependentzia izugarria utzi du agerian. Itsaso bidezko garraioaren prezioak hirukoiztu egin dira, hainbeste hornigai mugitzeko nahiko ontzirik ez dagoelako.
Munduko garraioaren %60tik gora egiten da itsasoz.
Munduko garraioaren %60tik gora egiten da itsasoz.

Autogintzan, jostailu sektorean, elikagaietan, gero eta sektore gehiagotatik ari dira ohartarazten hornigai eskasiaz eta prezioen igoeraz. Pandemia osteko kontsumoaren gorakadak eragin du, neurri batean, logistika katearen ezina. Baina sakoneko bestelako arazoak bistaratu dituela azaldu dute adituek "Faktoria" saioan. Besteak beste, Txinarekiko menpekotasuna.

Itsasoz mugitzen dira munduko merkantzien % 60tik gora. Eta bertan antzematen dute gehien arazoa, Mondragon Korporazioko Ategi erosketa gune zentralizatuan, Mireia Sagardia logistika eta garraio zuzendariaren arabera. Prezioak hirukoiztu ere egin dira pandemiaz geroztik. Inazio Otaegi Exportmar enpresako arduradunak zehaztu duenez, itsasoz ere garraiolariak falta direlako: pandemia aurretik lehengaiak eta hornigaiak eramateko ontzi bat baino izaten ziren prest; orain, lehia dago ontzi bat kontratatu ahal izateko. 

Pandemia osteko bat-bateko ekonomiaren esnatzeak garraio gaien eskaria handitu egin du eta eskasiari aurre egiteko hornigaien stocka handitu nahian ari dira enpresa asko, katea are eta gehiago estutuz.

Egoera honek koiunturaletik baduela uste du Amaia Goikoetxea ekonomia kazetariak. Nolanahi ere, krisi honek sistemaren ahulguneak agerian utzi dituela erakusten dutela garbi dute denek. 2022 urtean ere zailtasunek iraun egingo dutela uste dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X