A25
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azaroaren 25eko manifestazioan parte hartzeko deia egin du Donostiako Asanblada Feministak

Manifestazioa 19:30ean abiatuko da Donostiako Boulevarretik. Deitzaileek salatu dutenez, feminismoek indarkeria matxisten aurrean ehuntzen dituzten eguneroko erresistentzia guztiak agerian uzteko borroka eguna da.
Iazko azaroaren 25eko manifestazio bateko irudia
Iazko azaroaren 25eko manifestazio bateko irudia. Argazkia: EFE

Donostiako Asanblada Feministak manifestazioa antolatu du datorren ostegunerako (azaroak 25), Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Manifestazioa 19:30ean abiatuko da Donostiako Boulevarretik.

Hedabideetara zabaldu duten prentsa ohar batean azpimarratu dutenez, azaroaren 25a ez da ospakizun eguna, feminismoek indarkeria matxisten aurrean ehuntzen

dituzten eguneroko erresistentzia guztiak agerian uzteko borroka eguna baizik. Hori dela eta, indarkeria matxistaren aurkako borrokara batzeko eta antolatzeko deia egin du mugimendu feministak. 

Asanbladatik salatu duenez, borroka feministak lortutako eskubideen eta aurrerapausoen aurka sistema patriarkala ematen ari den erantzuna bortitza izaten ari da. Erakundearen esanetan, Euskal Herrian ere indarkeria matxistaren prebentziorako eta arretarako ezinbestekoak diren oinarrizko hezkuntza, osasun eta

gizarte zerbitzu publikoak prekarizatu eta pribatizatu egin dituzte. "Erakundeek ustelkeria defendatzen dute, eta ez bizitza duinak bermatuko dituzten politika feministak", gaineratu du.

Eusko Jaurlaritzari ere zuzendu zaio eta EAJ-PSE koalizioak jada "kaskarrak" ziren berdintasun politika publikoak okertu dituela deitoratu du, "Emakunderen degradazioarekin, esaterako".

Bestalde, Donostiako Udala ere gogor kritikatu du haien esanetan 11 urtez Emakumeen Etxerako espazio egoki bat ukatu dielako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X