Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako bi mendate itxi dituzte, elurragatik

Herrera eta Opakua itxita daude, eta ibilgailu guztiek kateak behar dituzte Urduñatik igarotzeko.
Elurra Altuben, asteazkenean
Elurra Altuben, asteazkenean. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.

Neguko Bidezaintza Plana fase operatiboan aktibatuta, elurra 700 metrotik behera egin dezakeela kontuan izanik, Arabako bi mendate itxi dituzte, elurragatik, eta kateak behar dira hainbat puntutan, lurralde historiko horretan.

Hala, Herrera eta Opakua itxi dituzte, elurragatik.

Urduñako mendatean, berriz, ibilgailu guztiek kateak behar dituzte.  

Bestalde, A-1 eta N-622 errepideetan arretaz gidatzeko eskatzen du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.

Jarraitu denboralea zuzenean, hemen

Gogoratu behar da A-15 errepidearen Gipuzkoako zatia moztu egin daitekeela elurra egiten hasten badu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Neguko Bidezaintza Planak jasotzen duen bezala. Hala gertatzen bada, ibilgailu astunek N-I errepidea edo Sakanako autobia (A-10) erabili beharko dute, eta arinek Berastegitik Tolosara doan GI-2130 errepidea erabili ahalko dute. Nolanahi ere, komeni da errepideen egoera kontsultatzea inora joan aurretik. 

Nafarroan, Foru Erkidegoko errepide sare osoan kontuz gidatzeko gomendatu du Gobernuak, 500-600 metrotik gora elurra egin dezakeelako. Prezipitazioak gogorrak eta iraunkorrak izan daitezke Foru Erkidegoko ipar partean bereziki.

Gainera, Frantziarako igarobideak itxita daude, bai Izabatik, bai Otsagabitik, elurra dagoelako galtzadan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X