Hauek dira LABIk gaur aztertuko dituen neurriak
Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordeak (LABI) astearte honetan zehaztuko ditu covid-19aren aurka onartuko dituen neurriak. Murrizketa horiek, ziurrenik, edukiera eta merkataritza- eta ostalaritza-ordutegiak mugatzea ekarriko dute, Iñigo Urkullu lehendakariak Presidenteen Konferentziara joan den astean helarazi zion proposamenean jasotzen den bezala. Bertan, edukiera % 60ra murriztea, ostalaritzan zutik kontsumitzea debekatzea eta gehienez hamar pertsona mahai bakoitzeko ezartzea planteatzen zen.
Halaber, lehendakariak proposatu zuen abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an ostalaritza eta jatetxeak 21:00etan ixtea, jatetxeetan izan ezik; izan ere, abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean 23:30ak arteko afariak zerbitzatu ahal izango dituzte, ordu horretan jantokiak hustu beharko bailirateke.
Neurriak datorren asteazkenerako ezarri nahi dituzte, Urtezahar gauari begira. Kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak ez du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren baimena eskatuko, ezarri nahi dituzten murrizketak pandemiaren aurkako Legeari atxikiko baitzaizkio.
LABIren Aholku Batzordeak bilera egingo du Lehendakaritzan, 16:30etik aurrera, eta, ondoren, agerraldi publiko batean jakinaraziko ditu neurriak. Jarraitu agerraldia zuzenean hemen.
Sei erkidegok murrizketak hitzartu dituzte
Euskadi azken egunotan harremanetan egon da inguruko erkidegoekin, ezarri beharreko neurriak erkidego guztietan antzekoak izan daitezen. Hala, sei erkidegok, besteak beste, Euskadik, Nafarroak, Aragoik, Errioxak, Kantabriak eta Asturiasek ostalaritzan, sukaldaritzan eta gaueko aisialdian ordutegiak eta mahaikideak mugatzea adostu dute, datorren Urtezahar gauari begira, koronabirusaren omikron aldaerak eragindako kutsatzeen leherketa geldiarazteko.
Komunitateek adostutako neurriak dira, baina bakoitzak bere ñabardurekin eta bere legediaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.