11.712 kasu berrirekin, EAEn ia 3.000koa da intzidentzia metatua
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, asteazkenean 11 712 covid-19 kasu hauteman dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Errekorra da, eta ia bikoiztu egin du astelehenean jakitera eman zen kutsatze berrien kopurua (6 568 positibo).
Positibotasuna % 35,1ekoa izan da (asteazkenean 33 388 proba egin dira), eta intzidentzia-tasa metatua 14 egunetan 100.000 biztanleko 2976,39ra igo da. R0 edo oinarrizko birsorkuntza tasa 1,60koa da, hau da, koronabirusean positibo emandako pertsona bakoitzak 1,6 pertsona kutsatzen ditu batez beste.
Adin-tarteen arabera, nabarmentzekoak dira 20 eta 29 urte bitarteko pertsonen artean izandako kutsatzeak eta intzidentzia; adin tarte horretan 2347 positibo berri zenbatu dira egun bakarrean eta azken 14 egunetako intzidentzia-tasa 5940 kasukoa da 100.000 biztanleko. Txertaketa-tasa txikiena duen adin-tartea da (% 82,1).
Lurraldeka, Araban 2593 kasukoa da intzidentzia metatua, atzo 1403 kasu atzeman ostean. Bizkaian 5487 kasu zenbatu zituzten atzo, eta horrek 2813 kasura igo du intzidentzia (1939 kasukoa zen hilaren 27ko txostenean). Gipuzkoan ere gora egin du intzidentziak: 3298 kasu 100.000 biztanleko, asteazkenean 4686 kasu berri zenbatu ostean.
Kutsatzeen igoerak areagotu egin du ospitaleko presioa ere. Gaur egun, 455 lagun daude covid-19arekin ospitalean. Gainera, 115 pertsona larri daude, Zainketa Intentsiboetako Unitateetan. ZIU oheetan dauden gaixoen kopurua hilaren hasieran zeudenen bikoitza da, 55 ziren orduan.
Gipuzkoako egoitzetan 50 kasu berri hauteman dituzte
Bestalde, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan 50 covid-19 kasu berri hauteman dituzte azken orduotan. Hala, 80 kasu daude aktibo, guztira, foru egoitzetan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, ez da hildakorik egon eta lau pertsonak gaixotasuna gainditu dute. Gainera, 34 erabiltzaile ospitaleratuta daude, covid-19az kutsatutako egoiliarrentzako erreferentziazko zentroetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Auto-ilara luzeak Txorierri errepidean, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortzen ari dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Arazoak daude, halaber A8an, San Mames parean izandako istripu baten ondorioz Kantabriarantz, eta trafiko astunagatik Gipuzkoako noranzkoan.
Luiziek zirkulazioa korapilatu dute N-634 eta NA-1300 errepideetan
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak irekita daude dagoeneko, zirkulazioa txandaka bideratuta.
Gizon bat atxilotu dute Pedreñan bikotekidea hiltzea egotzita
Atxilotuak ez zuen horren salaketarik jarrita, baina aurrekariak zituen beste emakume batzuek salatutako indarkeria kasuengatik.
'Aita Mari' ontziak 32 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan, bi egun noraezean zeramatzatela
Mediterraneo erdialdeko uretan topatu dute ontzia, migratzailez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Bi egun zeramatzaten itsasoan noraezean. Erreskatatutako pertsonen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
21 urteko neska batek hankak apurtu ditu Tuteran, igogailu batean harrapatuta geratu baita
Istripua bart gertatu da, Albares kaleko eraikin bateko igogailuan. Dirudienez, emakume batek zeraman aulkitxo baten uhala igogailuaren atean trabatu da, eta hankak harrapatu dizkio. Suhiltzaileek askatu ostean, anbulantziaz eraman behar izan dute ospitalera.
Txurdinaga Behekoa Institutuko ikasle eta gurasoek Batxilergo Artistikoa ez kentzeko eskatu diote Hezkuntza Sailari
Begoña Pedrosak zuzentzen duen Hezkuntza Sailak adierazi du batxilergo hori ikasteko aukera bermatzen dela ikasleak Ibarrekolanda eta Bertendonako ikastetxeetan banatuta. Manifestarien esanetan, hezkuntza publikoaren aurkako beste eraso bat da, eta, hori dela eta, elkarrizketarako deia egin diote Eusko Jaurlaritzari.
Martxoaren 1ean Valtierran izandako zirkulazio-istripuan zauritutako 28 urteko neska hil egin da
Ezbeharra 01:19an gertatu zen, N-121 errepideko 72,28 kilometroan, Los Abetos jatetxearen bidegurutzean, bi gazte zihoazen autoa bidetik atera eta ezponda baten aurka talka egin zuenean. 20 urteko beste gazte bat ere zauritu zen ezbeharrean.
Santanderko istripua jazo aurretik 112ra deitu zuen gizona: "Behar bezala jardun izan balitz, ezbeharra saihestuko zen"
Zubiaren egoeraz ohartarazi zuen Santanderko bizilagunaren ustez, tragedia saihestuko zen deia jaso ostean jardun izan balitz. Instrukzioa egiten ari den epaileak zubiaren egoera aztertzeko eskatu dio peritu bati.
Ekialde Hurbileko gerraren aurka protesta egin dute Bilbon, eta Gaza ez ahazteko eskatu dute
PararLaGuerra.es herri plataformak protesta egin du gaur Bilbon, bakea eskatzeko, AEBk eta Israelek Iranen aurka hasitako erasoaldia indarrean denean. Halaber, babesa adierazi diote Palestinari.
Bidean da jada Sahararen aldeko elkartasun karabana
Oinarrizko produktuak daramatzan elkartasun karabana goizean abiatu da Donostiatik Saharara. 50 tona produktu eramango dituzte kamioiek. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteak eskerrak eman dizkie bilketan parte hartu duten guztiei.