Sagarduiren hitzetan, adierazleak begiratuta ezin da esan datozen egunetan joera aldaketa bat izango denik
Kutsatzeek etenik gabeko goranzko bidean jarraitzen dute Euskadin eta eguneko positiboek 11.000 kasuren langa gainditu dute, asteleheneko datuak ia bikoiztuta (6.568 positibo). Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak ostegun honetan emandako behin-behineko datuen arabera, asteazken honetan 33.000 proba baino gehiago egin dira eta horietatik 11.712k emaitza positiboa izan dute. Beraz, positibotasun tasa % 35,1ekoa da. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua, ostera, 2976,39 kasukoa da.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan gaur goizean egin dioten elkarrizketan eskaini ditu pandemiaren bilakaerari buruzko behin-behineko datuak. Gotzone Sagarduiren esanetan, datuek agerian uzten dute "transmisio komunitarioa" dagoela eta omikron aldaera "oso kutsakorra" dela. Gaineratu duenez, gaur-gaurkoz, adierazleak begiratuta ezin da esan datozen egunetan joera aldaketa bat izango denik.
Osasun sailburuaren arabera, asteazken honetan koronabirusa hautemateko 33.388 proba egin dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta horietatik 11.712k emaitza positiboa izan dute. Ondorioz, positibotasun tasa % 35,1era igo da.
Positiboen gorakada tarteko, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua 2976,39 kasura igo da. "Atzotik gaur arte 429 puntu egin du gora", gehitu du. Oinarrizko birsorkuntza tasa, ostera, 1,61era igo da.
Sagarduiren iritziz, omikron aldaerak oro har sintoma arinak eragiten baditu ere, ospitaleratzeak igotzen ari dira. Gaur egun, covid-19arekin kutsatuta dauden 455 pertsona daude ospitaleratuta, atzo baino 25 gehiago. Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU), berriz, 122 gaixo daude.
Zenbait sektoretatik iragarri dutenaren kontra, Gotzone Sagarduik ez du uste ebidentziak aintzat hartuta datozen egunetan joera aldaketa bat izango denik. Osasun Ministerioak eta erkidegoek positibo asintomatikoen berrogeialdia 10 egunetik 7ra murriztea erabaki eta biharamunean, sailburuak azpimarratu du Euskadin irizpide zientifikoak jarraituz hartzen direla erabakia. Halaber, orain arte ez dela egin eta aurrerantzean ere berrogeialdia igarota proba diagnostikorik ez dela egingo azpimarratu du. Dena dela, adierazi du denbora bat pasatzen dela gaixoa negatibizatu arte, nahiz eta ordurako birusa transmisore ez izan.
Osasun, Hezkuntza eta Unibertsitate ministerioek autonomia erkidegoekin asteartean egingo duten bilerari begira, sailburuak azaldu du atzo bertan bilera egin zutela Osasun Sailean ikasturtearen lehen hiruhilekoaren balorazioa egiteko. Sagarduik dio aurrez aurreko eskolak mantentzearen aldeko apustuari eusten diola Eusko Jaurlaritzak, beti ere, segurtasuna bermatuta. Adinekoen egoitzei lotuta azaldu du prebentzio neurri guztiei eusten dietela.
Osasun Sailari langile gehiago kontratatzeko egindako kritiken inguruan galdetuta, sailburuak esan du "Osakidetzak ez duela inoiz inolako mugarik izan beharrezko langileak kontratatzeko", baina onartu du talde profesional jakin batzuetan, profil espezifiko batzuekin kontrata zitekeen guztia kontratatuta dagoela.
Zure interesekoa izan daiteke
Musikenek "arretaz" ikertuko du harpa irakasle batek ikasleei emandako tratua
Musikeneko Zuzendaritzak "kaltetua izan daitekeen edonori" jakinarazi dio "zentroaren arreta osoa" izango duela, eta, horretarako, ikastetxeak "eskura dituen bideen bidez harremanetan jartzeko" eskatu du.
San Joan suak bertan behera utzi dituzte herri askotan, muturreko beroagatik
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak "ezin direla zehaztu presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.
Haur-eskolak 13:00etan itxiko dira gaurtik aurrera, muturreko beroagatik
Haurreskolen Partzuergoak bere eskolak ohi baino goizago ixtea aurreratzea erabaki du, tenperatura altuak direla eta. Neurria datozen egunetan egongo da indarrean, kontrakoa erabaki arte.
Bi pertsona atxilotu dituzte Plentziako hondartzan, lapurretetan ari zirela eta udaltzainei erasotzeagatik
Halaber, Ertzaintza bi adingabe ikertzen ari da, igande honetan Plentziako hondartzan izandako gertakarietan parte hartu zutelakoan, hainbat lapurretarekin lotutako polizia-operazio batean.
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.
25 pertsona artatu dituzte EAEn igande honetan izandako tenperatura altuen ondorioz
16 eta 94 urte bitarteko pertsonak dira artatuak. Horietatik zortzi tokian bertan artatu dituzte sendagiria eman diete; beste 17ak, aldiz, anbulantzian eraman dituzte osasun zentroetara eta ospitalera, jarraipena egiteko, baina ez daude larri.
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.