KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Edukierak murriztuta jarraituko du futbol estadioetan eta saskibaloi pabilioietan

Osasun Ministerioak eta erkidegoetako agintariek hala erabakita, aurrerantzean ere edukiera % 75ekoa izango da kanpoan egiten diren kirol ekitaldietan eta % 50ekoa eremu itxietan.
Realeko zaleak harmailetan. Artxiboko argazkia: EFE
Realeko zaleak harmailetan. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Osasun Ministerioa eta erkidegoetako agintariak gaur arratsaldean bildu dira eta, besteak beste, kirol-ekitaldietako edukierei lotutako murrizketak mantentzea erabaki dute.

Hortaz, aurrerantzean ere, edukiera % 75ekoa izango da kanpoan egiten diren kirol ekitaldietan -futbol estadioetan, adibidez- eta % 50ekoa eremu itxietan -saskibaloiko pabiloietan-.

Carolina Darias Osasun ministroak ez du data zehatzik aipatu, baina EFE agentziak zabaldu du edukierari lotutako murrizketak beste hilabete batez egongo direla indarrean.

Horrez gain, Lurraldeen arteko Osasun Batzordeak berretsi egin du ikusleek musukoa derrigorrez erabili beharko dutela eta kirol-ekitaldietan galarazita egongo dela edatea, jatea edo erretzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X