Sagardui: "Goizeko kirurgia guztiak berreskuratu ditugu, eta arratsaldekoak, % 80an"
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azpimarratu duenez, 6. olatuaren zartakoa hein batean gaindituta, Osakidetza ari da "apurka-apurka normaltasuna berreskuratzen", eta horren harira, aipatu du goizeko kirurgia guztiak berreskuratu dituztela, eta arratsaldekoak % 80an daudela.
Osasun sailburua ETB1eko "Egun On Euskadi" saioan elkarrizketatu dute, osasun larrialdia bertan behera geratu eta lau egunera. Horren harira, Sagarduik aitortu du indargabetze horrek ez duela "egunerokotasuna aldatu" eta pandemiaren bilakera aztertzen jarraitzen dutela. Dena den, nabarmendu du "beheranzko bilakaera" badagoela eta horrek osasun sisteman eragina duela: "Beste erritmo batzuk berreskuratzen ari gara". Hori horrela, kirurgien eguneroko martxa gehiengo handi batean leheneratu dutela argitu du.
Gaurko buletinaren datuak ere aurreratu ditu, "beheranzko joera" horren erakusle. Nabarmendu duenez, ZIUetan dauden gaixoak % 20 jaitsi dira azken bi asteetan.
Lehen Arretan ere bide horretan doazela erantsi du. "Presentzialtasunean bagoaz gure normaltzera (...) Lehen Arretan estrategia bat geneukan pandemia baino lehen; pandemiak dena gelditu zuen, baina orain bide hori hartuko dugu berriro", esan du. Hala, eta gehiengo sindikalak deituta datorren asterako dauden grebak hizpide, Sagarduik honakoa bota du: "Egongo dira hobetzeko gauzak, baina susperraldiaren egoeran gaude, ez grebarenean".
Iraungitako txertoak
Mendebaldeko hainbat herrialdeetan covid-19aren kontrako txertoen iraungitzearekin izandako arazoak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) izan ote diren galdetuta, Osasun sailburuak esan du Osakidetzak ez duela prestakin 'stock' handirik izan, eta "iraungarritasunarekin jolastu" duela. "Oro har, iraungi baino nahiko lehenago bidali ditugu 3. mundura (...) Guk ez ditugu galdu adierazgarriak diren dosi adina", argitu du.
6-11 urtekoen txertaketaren mailari (% 57k dosi bat du gutxienez) buruz, Sagarduik adierazi du azken bi hilabeteotan lehen dosia jaso duten umeen % 30 kutsatu dela, eta horiek "itxaron egin" beharko dutela. Nolanahi ere, onartu du gurasoengan "zalantzak" sortu direla, baina azpimarratu du Osasun Sailak "pedagogia egiten" jarraituko duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Harritzar bat zintzilik geratu da N-634 errepidearen gainaldean, Getaria parean
Eguerdia pasatxo zenean, tamaina handiko harri bat erori da mendian behera, baina burdinezko sareak eutsi egin ahal izan dio. Astearte goizean hasiko dituzte erretiratzeko lanak, eta bien bitartean, errepidea irekita dago.
Sei pertsona zauritu dira Faltzesen, beren autoa bidetik irten ostean
Zauritu guztiak ospitalera eraman dituzte eta ingresatuta geratu dira, pronostiko erreserbatuarekin. Horietako bost adin txikikoak dira.
Maila horian daude Abetxuko, Sangroniz eta Mungiako estazioak, uholde arriskuagatik
Euskalmetek jakinarazi duenez, datozen orduotan ere euria barra-barra egiten jarraituko du, ia etenik gabe, batez ere, Kantauri isurialdean.
Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean
Euriteen ondorioz, Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean, eta bertako Udalak autoak toki garaietara mugitzea gomendatu die herritarrei.
Nafarroak 4,7 milioi aktibatu ditu auto elektrikoaren erabilera bizkortzeko
"Tximista Auto" plan berriak ibilgailu bakoitzeko 5.500 eurorainoko laguntzak eta azpiegituretarako zuzeneko laguntza indartzen ditu.
Berriro ekin diote Bidasoa ibaira salto egin zuen gizonaren bilaketari
Antza, pertsona batek bi gizon ikusi ditu igande goizaldean ibilgailuak garbitzeko gune batean lapurreta egiten, Irunen, eta ertzainak heldu direnean, horietako batek uretara egin du salto; bestea, 31 urteko gizasemea, atxilotu egin dute.
Gizon batek bikotekide ohia hil du Benicassimen
64 urteko emakume bat da biktima. Hainbat labankada jaso ondoren, larri eraman dute Castelloko Ospitale Nagusira, eta han hil da. Ustezko erasotzailea, 70 urteko gizona, atxilotuta dago.
Ertzaintza aste honetan hasiko da isunak jartzen baliza ez erabiltzeagatik
Baliza ez edukitzea edo baliza ez erabiltzea arau-hauste arintzat hartzen da, eta 80 euroko isuna dakar.
Gasteizko San Frantzisko elizan lanak egiten hasi dira, gehiago hondatu ez dadin
Martxoaren 3ko biktimen memorialaren egoitza izango dena narriatzen ari da, eta "kaltea areagotzeko arriskua dago, berehala esku hartzen ez bada".
Gizon bat hil da autoarekin kamioi baten kontra jota, Azkoienen
Aurrez aurre jo du kamioia 49 urteko auto-gidariak, eta lekuan bertan hil da.