araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

75 urteko gizon bat hil da Aiaran trafiko istripu batean

Igandeko 15:30ak aldera izan da istripua, A-624 errepidean, Artziniegarako noranzkoan. Ertzaintzak izapideak ireki ditu, istripuaren nondik norakoak argitzeko.

75 urteko gizonezko bat hil da arratsalde honetan, A-624 errepidean, Aiara (Araba) parean gertatutako trafiko istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Igandeko 15:30 aldera izan da istripua A-624 errepidean, Artziniegarako noranzkoan. Oraindik ikertzen ari diren arrazoiak bitarteko, hildakoa eta beste bi pertsona zihoazen ibilgailua bidetik atera da.

Ertzaintza, suhiltzaileak eta Osakidetza bertaratu dira orduan, eta egiaztatu ahal izan dute autoaren gidariak ez zuela pultsurik. Laster, horren heriotza berretsi dute, larrialdietako taldeak suspertzen saiatu diren arren.

Ertzaintzak izapideak ireki ditu istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X