Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Mahats bilketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beroak mahatsa azkar heltzea ekarri duenez, bilketa aurreratzea aurreikusten dute

Mahatsak. Irudia: EITB Media
18:00 - 20:00
Beroak mahatsa azkar heltzea ekarri duenez, bilketa aurreratzea aurreikusten dute
Errioxan gaur bertan hasi dute mahats bilketa, baina Euskal Herrian irail erdialdera arte itxarongo dute. Ordurako hezetasun gehiago eta tenperatura baxuagoak espero dituzte, eta horrek lehorteak dagoeneko astindu duen ekoizpenari ahalik eta zuku gehien ateratzen lagundu dezake.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X