San Antolin jaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lekeitiok gomazko antzarren erabilera esklusiboa onartu du Antzar Egunean

Udalak aho batez onartu du urte honetatik aurrera gomazko antzarak soilik erabiltzea irailaren 5eko ospakizun tradizionalean.
Partehartzaile bat antzararen bila. Argazkia: EFE.
Partehartzaile bat antzararen bila. Argazkia: EFE.

Lekeitioko Udalak aho batez onartu du urte honetatik aurrera gomazko antzarak bakarrik erabiltzea Antzar Egunean.

Udalak jakinarazi duenez, Udala osatzen duten alderdi guztiek onartu dute San Antolin jaietan antzara naturalik ez erabiltzea.

Erabaki hori hartzerakoan jaien eta ohituren "bilakaera naturala" kontuan hartu dela adierazi ondoren, Udalak gogorarazi du plastikozko antzarak 2014an erabili zirela lehen aldiz, eta, urtez urte, horien kopurua handituz joan dela.

Horrela, 2018an Antzar Egunean parte hartu zutenen % 62k gomazko antzara aukeratu zuten, eta 2019an, covid pandemiaren ondorioz antzarren festa ospatu zen azken urtean, kopurua % 65era igo zen.

Gainera, gomazko antzarak "parte-hartzaileentzako ikuskizun ederragoa eta entretenigarriagoa" eskaintzeko aukera ematen duela nabarmendu du, 2014an lehen aldiz erabili zen modeloa urtero hobetu ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X