Kamarak hiltegietan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiltegi guztiek bideozaintzarako kamerak jarri beharko dituzte, animalien ongizatea bermatzeko

Hiltegia
18:00 - 20:00
Hiltegi guztiek bideozaintzarako kamerak jarri beharko dituzte, animalien ongizatea bermatzeko
Animalien ongizatean, eta elikadura segurtasunean, pausoa eman du Espainiako Gobernuak. Aurrerantzean, hiltegiak behartuta egongo dira bideozaintzarako kamerak jartzera. Hori bakarrik ez, irudiak grabatu eta gorde beharko dituzte ikuskaritza posibleetarako. Erabaki aitzindaria da Europan.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X