EZBEHARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat hil da Zallan farola batek azpian harrapatuta, ibilgailu batek haren aurka talka egin ondoren

Ezbeharra astearte gauean gertatu zen Zallan, auto bat galtzadatik atera eta farola baten kontra talka egin ondoren. Farola espaloian zihoan emakume baten gainera erori zen. Ibilgailuaren gidariak ez zeraman gidabaimenik eta alkoholaren eraginpean gidatzen zuen.
Accidente en Zalla
18:00 - 20:00
Emakume bat hil da Zallan, gidabaimenik gabe eta edanda zihoan gidari batek botatako farola gainera erorita

Emakume bat hil zen Zallan astearte honetan, auto bat galtzadatik atera eta farola baten kontra talka egin ondoren. Farola espaloian zihoan emakume baten gainera erori zen. Ezbeharra 23:00ak aldera gertatu zen, Orive auzoan.

Larrialdi-zerbitzuak istripuaren tokira gerturatu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin bizia salbatzeko.

67 urteko biktima Bilboko Patologia Forentseko Zerbitzura eraman zuten, eta berarekin zegoen pertsona ospitale batera eraman behar izan zuten, antsietate-krisi baten ondorioz.

Ezbeharraren ondoren, Ertzaintzako agenteek ibilgailuko gidaria atxilotu zuten, 25 urteko gizonezko bat. Bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitua eta uhurtziagabekeriazko hilketa egotzi diote. Gainera, gazteak ez zeraman gidabaimenik eta alkoholaren eraginpean gidatzen zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X