Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Añarbeko ubide berria eraikitzeko lanak 2023an hasiko dira

Donostialdeko hamar bat udalerriko eta Pasaiako badiako 318.000 urez hornitzea ahalbidetuko du kanal berriak.
Agintariak uraren tratamendurako Petritegiko estazioan (Astigarraga). Argazkia: EFE
Agintariak uraren tratamendurako Petritegiko estazioan (Astigarraga). Argazkia: EFE

Añarbeko ubide berria eraikitzeko ituna sinatu dute gaur goizean erakundeek eta lanak 2023ko lehen hiruhilekoan hasiko direla iragarri dute. Guztira, 36 milioi euroko inbertsioa egingo dute.

Egungo kanala zaharkituta geratu da eta ura galtzen du hainbat puntutan. Ubide berriak Donostialdeko hamar bat udalerriko eta Pasaiako badiako 318.000 herritar urez hornitzea ahalbidetuko duela azpimarratu dute.

Obrak abiatzeko ituna gaur goizean sinatu dute Astigarragan Maria Rosa Cobo Espainiako Arroetako Uren (Acuaes) zuzendari nagusiak eta Jaione Hervas Añarbeko Urak sozietate publikoko presidenteak.

Halaber, ekitaldian izan dira, besteak beste, Hugo Moran Ingurumen Estatu idazkaria, Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoan eta Eneko Goia Donostiako alkatea.

Egitasmoaren % 80 Europar Batasunak emango dituen dirulaguntzen bidez finantzatuko dutela adierazi dute ohar batean Acuaes eta Añarbeko Urak sozietateek.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X