Albiste da
Euskotren
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Orioko tren geltokian telefono more bat jarri du Euskotrenek emakumeen segurtasuna bermatzeko

Orioko telefono morea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Orioko tren geltokian telefono more bat jarri du Euskotrenek emakumeen segurtasuna bermatzeko
Bi hilabete daramatza telefonoak Orion eta momentuz ez da deirik jaso. Genero ikuspegitik bultzatutako ekimena bada ere, telefonora edonork deitu ahal izango du bere burua arriskuan ikusten badu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X