Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Matxitxako lurmuturra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi balea urdin ikusi dituzte Matxitxako lurmuturraren parean

Ballena en el cabo de Matxitxako
18:00 - 20:00
Bi balea urdin ikusi dituzte Matxitxako lurmuturraren parean
Desagertzeko arriskuan dagoen espezie bateko bi ale ikusi dituzte, gure uretan oso ohikoak ez direnak. Kalkuluen arabera, 500 ale baino ez daude mundu osoan. Balea horiek 180 tonako pisua izaten dute batez beste, eta 3,5 tona plakton jaten dituzte egunean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X