Angelu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kokot Nomad jatetxea, zenbaitentzat, berriz hasteko aukera

Arrazoi desberdinak tarteko lan mundutik urrundu diren pertsonak dira Angeluko jatetxe honetan sukaldean lanean aritzen direnak, lanerako ohiturak hartu eta berriz gizarteratu daitezen.
Kokot Nomad, jatetxea. Argazkia: Kokot Nomad.
Kokot Nomad, jatetxea. Argazkia: Kokot Nomad.

Angelun bada jatetxe berezi bat, Kokot Nomad izena du eta berezia da, jatetxe soila baino, gizarteratze jatetxea delako.

Arrazoi desberdinak tarteko lan mundutik urrundu diren pertsonak dira bertan sukaldean lanean aritzen direnak, lanerako ohiturak hartu eta berriz gizarteratu daitezen.

2020ko maiatzean piztu zen ideia Angelun, egunero otorduak emango dituen jatetxeak, baina era berean, egoera zailean den jendeari aterabide bat emango ziona.

Pantxika Ibarboure Kokot Nomad elkarteko kideak azaldu duenez, langabeziagatik eta beste arazo batzuengatik, jende askok "hausturak bizi izan ditu" lan ibilbidean eta bizitzan bertan, eta proiektu honekin pertsona horiei lagundu nahi diete, "beren gaitasuna eta berriz kontzientzia hartzeko behar delako laguntza bat".

Kokot Nomad, barrualdea. Kokot Nomad, barrualdea.

Jatetxeak, jakintzak gaurkotzeko eta autonomia lortzeko aukera ematen die bertan lan egiten duten sei pertsonei, urtebeteko epean gehienez.

Horietako bat da Karine Corchet baionarra, kanpoan bizi eta banandu eta gero, seme-alabak zaintzearekin bateragarria zen lan bat aurkitu du Kokot Nomaden, eta biziki kontent dela dio.

Karinen kasuan bezala, pertsona bakoitzaren beharretara moldatzen da elkartea: helduak, gazteak, ama bakarrak…

Ibarbourek dioenez, jende asko joaten da jatetxera, "proposatzen duguna ona baita, baina, batez ere etikaren aldetik jatetxeak dituen irizpideengatik".

Irabazirik gabeko elkarteak kohesio soziala eta iraunkortasuna ditu helburu, eta beste herrietan ere halako proiektuak garatzeko deia egiten dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X