IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Balmasedako sutea, EITB Data eta Klima Aldaketaren kontrako Eguna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Balmaseda, atzo.
Balmaseda, atzo.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 24, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Balmasedako sutea: Larunbatean piztutako Balmasedako sutea kontrolatzea lortu dute bart gunean lanean dabiltzan 100 bat suhiltzailek. Baso suteak Zalla eta Gordexola udalerriei ere eragiten die.

- EITB Data: Mugikortasunari buruz egin duen ikerketari buruzko datuak plazaratuko ditu gaur EITB Datak: nola mugitzen gara eta zer garraio mota erabiltzen dugu?

- Klima Aldaketaren kontrako Eguna: dozenaka eragilek eta erakundek deituta, Klima Aldaketaren aurkako Egunaren harira, hainbat ekitaldi daude deituta gaurko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X