Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Pobrezia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bazterketa egoera larrian bizi diren pertsonen zenbaketa egin dute bart EAEko 26 udalerritan

Etxegabe bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Bazterketa egoera larrian bizi diren pertsonen zenbaketa egin dute bart EAEko 26 udalerritan
Bi urterik behin egiten du Berrituz elkarteak etxerik gabeko pertsonen zenbaketa EAEn, eta atzo izan zuten egun hori. Emaitza horiek jasotzeko guztira ia-ia mila boluntario izan dira bart 26 udalerritan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerrian, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X