protesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Isunak jartzeko orduan inoiz baino zorrotzagoa izango dela iragarri du Bilboko Udaltzaingoak

Udalak ostegunetik igandera artean gauez lan egiten dutenen txanda indartzeko egingo dituen aldaketak direla eta, protesta egingo dute Bizkaiko hiriburuko udaltzainek.
Bilboko Udaltzaingoa "zorroztasun greban" dago. Agenteek isun gehiago jartzeko asmoa agertu dute, Bilboko udalari presioa egiteko. Sindikatuek, lan baldintzen negoziaketa betean, aurrerapausoa eman nahi izan dute, duela bost urte Gasteizeko Udaltzaingoak egin bezala.
18:00 - 20:00
Bilboko Udaltzaingoak isun gehiago jarriko ditu, udalari presioa egiteko

Bilbon isun gehiago jasotzeko aukera izango da aurrerantzean. Izan ere, hiriko udaltzainek iragarri dute inoiz baino zorrotzagoak izango direla isunak jartzeko orduan, Bilboko Udalak ezarri nahi dituen lan ordutegi eta egutegiaren aurkako protesta gisa. Hala, trafiko arauak betetzen ez dituen oro zigortuko da.

Adibide gisa aipatu dituzte enkarguren bat egitera joatean edo norbaiten zain gaudenean bigarren ilaran aparkatzea, edota hirian zehar 30 kilometro orduko abiadura gainditzea. Aurrerantzean, kasu guztietan izango da isuna.

Irune Etxarri udaltzainen langile batzordeko buruak azpimarratu duenez, gaur gaurkoz isun asko barkatu egiten dira, "baina aurrerantzean ez da horrela izango".

Era berean, mobilizazioekin ere jarraituko dute, Udalak ostegunetik igandera artean gauez lan egiten dutenen txanda indartzeko egingo dituen aldaketak direla eta.

Udalaren arabera, protesta horrek ez ditu langile guztiak ordezkatzen. Negoziazio mahaia datorren astean bilduko da berriz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X