Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Elkartasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elikagai bankuek dohaintza gehiago behar dituzte inflazioaren eraginez

Elikagaiak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Elikagai bankuek dohaintza gehiago behar dituzte inflazioaren eraginez
Datorren ostiral eta larunbatean egingo da EAEko elikagaien bankuetako janari bilketa handia. Inflazioaren eraginez jakien prezioak hazi egin dira eta gehiago kostatzen zaie biltegiak betetzea. Bankuek kanpainan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerrian, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X