Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hildako basurde bat utzi dute Mariturriko meskitaren sarreran

SOS Arrazakeriak ekintza gaitzetsi du, eta gogorarazi du 2016an, eraikina inauguratu baino apur bat lehenago, lokalari odolez eta txerri haragiz eraso ziotela.
Hildako basurdea Gasteizko meskita baten atarian.
Hildako basurdea Gasteizko meskita baten atarian. Argazkia: Sare Antifaxista

Hildako basurde agertu da Mariturriko meskitaren atean, Gasteizen. Udaltzaingoa aurkikuntzaren nondik norakoak ikertzen ari da.

Arabako SOS Arrazakeriak gaitzetsi egin du "gauez eta klandestinitatean egindako ekintza, jarduera arautua, publikoa eta konstituzionala, erlijiosoa, duten lokal baten aurrean".

Era berean, gogorarazi du 2016an odola eta txerri haragia bota zituztela tenplura, ireki baino apur bat lehenago. Urte hartan, egun batzuk lehenago, Arabako hiriburuko bizilagunek gutunak sartu zituzten postontzietan, tenpluaren irekiera gaitzesteko. Kale horretan jolasten diren haurren segurtasunari eta inguruko etxebizitzen balioari eragin diezaiekeela iradokitzen zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X