Albiste da
Iruñerria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Agertu da Artikan adingabe batzuek aurkitutako 570 euroen jabea

Gazte batzuek diru kantitate handi bat aurkitu zutela jakin zuen 63 urteko gizonak, interneten albistea irakurrita. Dirudienez, loteria sari bat zen, galdu zuen unean lagunen artean banatzekoa zena.
Agertu da Artikan adingabe batzuek aurkitutako 570 euroen jabea
Agertu da Artikan adingabe batzuek aurkitutako 570 euroen jabea

Gabon egunean Artikan (Iruñerria), kalean, adingabe batzuek aurkitutako 570 euroen jabea agertu dela jakitera eman du Foruzaingoak.

Gazte batzuek diru kantitate handi bat aurkitu zutela jakin zuen 63 urteko gizonak, interneten albistea irakurrita. Dirudienez, loteria sari bat zen, galdu zuen unean lagunen artean banatzekoa zena.

Iruñeko Gaztelu Plazako Salaketen eta Herritarren Arretarako Bulegoan egon da dirua orain arte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X