Pasaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pasaian hustutako eraikina eskoratzen hasi dira

Alkateak azaldu duenez, "kaltea larria da". Zazpi solairuko eta 28 etxebizitzako eraikinerako sarbidea zigilatuta geratu da, eta oraingoz bizilagunetako inork ezin izango du etxera itzuli.
hustutako eraikina pasaia efe
18:00 - 20:00
Euren etxeetatik irtenarazitako 28 familiak gauzak jasotzera itzuli ahal izan dira larunbat arratsaldean

Pasaian hustutako eraikineko bizilagunak ezin izango dira oraingoz beren etxebizitzetara itzuli, "a priori, kaltea larria baita". Izaskun Gomez Pasaiako alkateak ziurtatu duenez. 

Izan ere, suhiltzaileek eta udal arkitektoak lehen ikuskapena egin ondoren, egituretan aditua den bati galdetu diote, eta, hark esan, eraikina eskoratzea "premiazkoa" dela eta ezin dela astelehenera arte itxaron. Hori dela eta, Udala eraikuntza lanetan diharduen enpresa batekin harremanetan jarri da, eta langileak, arkitekto batekin batera, gaur goizean bertan hasi dira eraikina eskoratzeko lanetan.

Gertakaria ostiralean izan zen, 19:15 aldera, Antxoko  Blas de Lezo kaleko 6. zenbakian dagoen zazpi solairu eta 28 etxebizitzako eraikin batean. Bizilagunek burrunba handia entzun zuten, antza denez, habe nagusietako bat hautsi egin delako oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik.

Suhiltzaileak eta ertzainak bertaratu ziremn, baita Udaltzaingoko kideak eta Udal arkitektoa ere. 

Donostiako suhiltzaileen iturriek ostiarelan azaldu zutenez, badirudi higiezinaren zutabeetako batek "pixka bat eman" duela, eta orain beharrezkoa da egiturazko akats hori zerk eragin duen aztertzea eta "neurri zuzentzaileak" aztertzea.

Guztira, 42 pertsona atera dituzte etxetik; horietako hamahiruk Oiartzungo Lintzirin auzoan igaro dute gaua, eta gainerakoek senide eta hurbilekoekin.

Eraikinerako sarbidea zigilatuta geratu da, eta oraingoz bizilagunetako inork ezin izango du etxera itzuli.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X