Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andoni Aizpuru: ''Elurra nahiko behean ikusiko dugu datorren astean''

20230113140141_andoni-aizpuru_
18:00 - 20:00
Andoni Aizpuru: ''Elurra nahiko behean ikusiko dugu datorren astean''
Negu giroa igandean hasiko dela aurreikusten du Andoni Aizpuruk. "Aste osoan espero dugu fronteak etortzea", adierazi du. Tenperatura hotzak, euria eta olatu handiak izango dira protagonistak. Elurra nahiko behean botako duela uste du Aizpuruk.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X