DONOSTIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontxako badiako igerilariari erreskatea kobratzea aztertzen ari da Donostiako Udala

Bi ertzainek uretara jauzi egin dute, hura salbatzeko, eta azkenean hirurak erreskatatu behar izan dituzte.
Hiru pertsona erreskatatu dituzte Kontxako badian. Argazkia: @BomberosEuskadi
Hiru pertsona erreskatatu dituzte Kontxako badian. Argazkia: @BomberosEuskadi

Donostiako Udalak iragarri du Kontxako badiako uretan igeri egiten ari zen pertsonari erreskatea kobratzea aztertzen ari dela.

Gaur goizean, Nautikoaren parean igeri egiten ari zen pertsona batek laguntza eskatu du, eta inguruan zeuden bi ertzainek uretara jauzi egin dute.

Azkenean, ordea, hirurak erreskatatu behar izan dituzte.

Larrialdi zerbitzuek tokian bertan artatu dute igerilaria, hipotermiarekin. 

Hiru pertsona erreskatatu dituzte Kontxako badian. Argazkia: @BomberosEuskadi Hiru pertsona erreskatatu dituzte Kontxako badian. Argazkia: @BomberosEuskadi

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X