EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

San Sebastian eguna euri txikiarekin hasiko da, baina atertzera egingo du

Gauerdian eta goizaldean egingo du batez euria eta arratsalderako atertzera egingo du. Egunaren amaieran berriro busti dezake. Tenperaturak 4 ºC eta 9 ºC-artekoak izango dira Donostian, eta hiru bat gradu baxuagoak Azpeitian.
San Sebastian eguneko eguraldi iragarpena. Irudia: EITB MEDIA
San Sebastian eguneko eguraldi iragarpena. Irudia: EITB MEDIA

Euri eta elur denboraleak baretzera egingo badu ere, San Sebastian egunez aterkiak beharko dira oraindik ere. EITBko meteorologia zerbitzuaren arabera, gauerdian eta goizaldean euri apur bat egin dezake, baina egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du. Dena dela, gauean baliteke berriro zertxobait bustitzea. Halaber, tenperatura maximoek koska pare bat egingo dute behera.

Donostian tenperatura maximoak 4 ºC eta 9 ºC-artekoak izango dira, eta 0 ºC eta 6 ºC artekoak, berriz, Azpeitian.

Donostian eta Azpeitian ez ezik, San Sebastian eguna ospatzen dute Lakuntzan eta Tafallan ere. Lakuntzan gauerdian eta goizaldean euria egingo du, baina goizean atertzera egingo du eta, oro har, egun lehorra izango da. Tenperaturak 0 ºC eta 5 ºC artekoak izango dira. Tafallan, gauerdian zertxobait busti baldin badezake ere, orokorrean ostarteak nagusituko dira zeruan. Tenperaturak, ostera, 3 ºC eta 8 ºC-ren bueltan kokatuko dira.

Araba erdialdean, Ebro ibarrean, Gipuzkoa barnealdean eta Bizkaia barnealdean elurrari dagokion abisu horia indarrean egongo da 03:00etatik 18:00etara. Nafarroan, berriz, euriari dagokion abisu horia gauerdian amaituko da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X